FATXADAK
FATXADAK
Kamioia eta aldamio homologatuak ditugu, bezeroak jasan beharko lituzkeen alokairuaren kostuak arintzeko eta prezioan lehiakorrak izateko. Pitzadurak eta zuloak konpontzeko lanak ere egiten ditugu, igeltserotzako enpresei deitu behar gabe. Kolore sorta zabala dugu aukeran, kolore klasikoak eta azken joerak. Egurrerako eta fatxadako paretetarako erabiltzen ditugun produktuak iragazgaitzak, eta oso transpiragarriak dira, gero eta klima hezeagoan bizi garela kontuan harturik. Erabiltzen ditugun produktuek, euskarriaren dilatazio eta uzkurtze mugimenduak xurgatzea bermatzen duen D3 sailkapena dute, pitzadurak berriro agertzea saihesteko.
BARNEALDEAK
BARNEALDEAK
Gure lan guzti-guztiak ahalik eta profesionaltasun handienarekin egiten ditugu, lan-eremuak babestuz eta garbitasunez, gure bezeroen gogobetetasuna bilatuz, segurtasun eta higiene baldintza onenak gordez. Azken joerak kontuan harturik, eta betiere margolari profesional baten laguntzarekin eta aholkuarekin, barnealdeak apaintzeko aukeratu beharreko koloreei, testurei eta distirei buruzko aholkularitza jartzen dugu bezeroaren esku. Hormatan, sabaietan, ateetan, eskaileretan, sukaldeetako altzarietan, errodapietan… erabiltzen ditugun produktuak oso erraz garbitzen dira eta kondentsazioaren aurkako propietateak dituzte.
AROTZERIAKO ELEMENTUEN ETA ALTZARIEN LAKATZEA ETA BERNIZATZEA PINTURA-KABINAN
AROTZERIAKO ELEMENTUEN ETA ALTZARIEN LAKATZEA ETA BERNIZATZEA PINTURA-KABINAN
Akabera eta fintasun onenaren bila, tailerrera eraman daitezkeen ateen, leihatilen, baranden eta altzarien pintura-lanak pistolaz egiten ditugu mota horretako lanetarako pintura-kabina berezian, eta, horrela, goi mailako akabera lortzen dugu.
PINTURA INDUSTRIALA
PINTURA INDUSTRIALA
Industriaren premia guztietarako tratamendu espezifiko ugari eskaintzen ditugu. Epoxy edo poliuretano pintura lurzoruetarako, bideko seinaleztapenerako, oxidazioaren eta korrosioaren aurkako babesa pintura antioxidatzaileekin, suaren aurreko babesa suaren aurkako pinturarekin edo intumeszentearekin, merkataritza-guneetarako, garajeetarako edo industria-nabeetarako.
EKOLOGIA
EKOLOGIA
Osasuna eta gure ingurumena kontuan harturik, Europako “Ecolabel” zigilua eta Frantziako “Afnor certification” zigilua duten materialak erabiltzen ditugu, produktuaren bizitza osoan ingurumena zaintzen duen exijentzia-maila handia bermatuz.
“Excell zone verte” eta “Excell +” zigiluek nekazaritza-elikagai inguruetako eta etxebizitzetako ingurune sentsibleetan pinturen kaltegabetasuna bermatzen dute.

Azken lanak





KONTAKTUA