Nor gara?
Iñaki Alzuyet Torres naiz. 19 urterekin autonomo gisa hasi nintzen pinturaren eta apainketaren munduan, eta urtebete geroago, 1997an, Dantxarinea-Urdaxen dagoen enpresa sortu nuen. Pintura eta apainketa lan bati ekiteko orduan erreferente bilakatu gara, eta bezeroek zerikusi handia izan dute horretan.
20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, zuen pintura proiektu guztiez arduratzen gara, barnekoez eta kanpokoez, partikularrentzat eta enpresentzat. Zuen beharretara egokitzen den zazpi langileko enpresa dinamikoa gara.
Zuen proiektuetarako kalitaterik onena emateko, fabriketako kimikariekin harreman estuan egiten dugu lan, zuen beharretara egokituriko kalitatezko produktuak eskaintzeko.
Etxebizitza edo eraikin zahar baten zaharberritze lanetan eta lan eraikin berrietan egiten dugu lan.
Gure egoitza Dantxarinea-Urdaxen dagoenez, ordubeteko ibilbidean egiten dugu lan. Nafarroako iparraldean Iruñeraino, Gipuzkoan Donostiaraino, Landetako hegoaldean Hossegorreraino eta Ipar Euskal Herri osoan..

KONTAKTUA